I. Atala. Ararteko erakundearen jarduera kopurutan
1. Oharrak eta datu orokorrak
2. Arreta zuzeneko bulegoen jarduera (bisitak eta telefono bidezko kontsultak)
1. Hizkuntz eskubideak eta kultura
2. Hezkuntza
3. Ogasuna
4. Herrizaingoa
7. Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak
8. Jarduera ekonomikoaren antolamendua
9. Herri-administrazioen zerbitzuko langileak
10. Animaliak babestea eta edukitzea
11.?Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak
14. Lana eta gizarte segurantza
15. Hirigintza eta lurralde antolamendua
16. Etxebizitza
III. Atala. Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko
2. Emakumeen berdintasuna eta osotasuna
3. Ezintasunen bat duten pertsonak
5. Espetxeratuak
7. Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk
8. Etorkinak
9. Lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta transexualak
10. Adinekoak
11. Talde terroristen biktimak
7. Inkomunikatutako atxiloketaren eremuko berme sistemari buruzko azterlana eta hobekuntza proposamenak (testu osoa web orrian)
VII. Atala. Arartekoaren berrikuntza jarduerak
10. Atala. Ondorioak Oinarrizko eskubideen eta askatasunen egoeraEuskadin, admnistrazioaren jardueraren arabera
4.6. Adinekoen eskubideak
Espainiako Konstituzioaren 50. artikulua
"Aginte publikoek, pen tsio egoki eta aldizka eguneratuen bitartez, adineko per tsonen nahikotasun ekonomikoa bermatuko dute.
Eta familiaren betebeharrak alde batera utzita, euren ongizatea sustatuko dute gizarte zerbi tzu sistema baten bitartez, osasun, etxebizi tza, kultura eta aisialdiko arazo espezifikoak konpontzeko."
Adineko pertsonen kolektiboa gero eta handiagoa da bizi-itxaropena areagotu egin delako. Horrez gain, oso talde heterogeneoa da; izan ere, batetik, autonomia pertsonala eta gizartean aktiboki esku hartzeko gai diren pertsonak barne hartzen ditu, eta, bestetik, autonomia pertsonala oso mugatuta duten menpeko pertsonak.
Zahartze aktibo eta salbagarria gero eta garrantzitsuagoa da, adineko pertsonek bizitza aktiboa eta autonomoa egitea sustatzen da, eta, horrela, pertsonen bizitza-kalitate hobea lortzeaz gain, gizarte zerbitzuen iraunkortasunerako ere mesedegarria da.
Horrenbestez, beharrezkoa da botere publikoek konpromisoa hartzea adineko pertsonen parte-hartze soziala sustatzeko eta autonomia pertsonala bultza tzeko.
Bizitza aktibo hori lortzeko, ezinbestekoa da diru-sarrera duinak izatea.
Bestalde, kezkagarriak dira adineko pertsonek jasaten dituzten tratu txar egoerak, bereziki, psikologikoak. Errealitate hori ez da guztiz azaleratu, eta, ondorioz, beharrezkoa da tratu txarrak prebenitu eta antzemateko neurriak hartzea. Eusko Jaurlaritzak adineko pertsonen kontrako tratu txarren kontra borrokatzeko plan bat prestatu beharko luke.
Bestalde, aipatzekoa da, 8/2010 Errege Dekretuan defizita murrizteko aurrez ikusten diren aparteko neurriei dagokienez, menpekotasunagatiko prestazioak eskuratzeko eskubidea sortzen den unea aldatu egin dela; izan ere, prestazioak onartzen dituen ebazpena ematen denetik aurrera sortuko dira, edo, berariazko ebazpenik ematen ez baldin bada, eskaera egiten denetik sei hilabetera.
Neurri honek eskubidearen eskaeraren unera itzultzeko atzeraeragina ezabatzen du eta bi foru aldundiren foru dekretuetan erantsia izan da, Araban eta Bizkaian.
Osasun eta gizarte arreta aldibereko, koordinatu eta iraunkorrerako beharrak, arretaren jarraitutasun printzipiorako doituta, garrantzi berezia hartzen du adinekoen kasuan, eta bereziki menpekotasuna duten adinekoenean. Hori dela eta, aparteko interesa pizten duen dokumentua da EAEko arreta soziosanitarioaren irizpideak garatzeko dokumentu-markoa.
Egoitzetako plazen prezio publikoarekiko desadostasuna agertzen zuten kexa batzuk direla eta, berriro ere azpimarratu da hiru foru aldundiek adineko pertsonentzako egoitzen plazetarako ezartzen dituzten prezio publikoen zenbatekoen arteko desberdintasunak. Prezio publiko horiek homogeneizatzeko joera izan beharko lukete, edo, gutxienez, aldea gutxitu beharko litzateke.
Titulartasun publikokoak izan arren kudeaketa pribatukoak diren adineko pertsonentzako egoitza zerbitzuetako lan-gatazkek argi adierazten dute beharrezkoa dela langileen greba-eskubidea eta egoitzetako adineko pertsonen osasunerako eta arreta zerbitzua jasotzeko eskubidea bateratzea.
Zorionez, Donostiako Aldakonea egoitzako eta Gasteizko Ariznavarra egoitzako gatazkak, zenbait hilabetez luzatu ondoren, behingoz amaitu dira.
Bukatzeko, aipatzekoa da, etxez etxeko laguntza zerbitzua eskaintzeari dagokionez, paradoxikoa dela, Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundiaren arteko banaketa ikusirik, zerbitzua I. graduko menpekotasuna duten pertsonei ukatzea eta, halere, pertsona autonomoek zerbitzua jasotzea, nahiz eta horiei zuzendutako arreta udalaren eskumena den.